Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Peru izango da hilabete honetako Latinamerikako mezatako protagonistea

created by Bihar domekaz, San Luis Beltran parrokian arratsaldeko 17:30etan |
|   Komunikazinoa

Hilabete amaierako domeka guztietan legez, bihar latinamerikarren mezea ospatuko da San Luis Beltran parrokian arratsaldeko 17:30etan. Bihar lehenengoz hartuko dabe parte Peruko sinisdunek. Bertan ganera hauteskunde eguna izango da Kongresurako hautagaiak aukeratzeko eta beraz, agintari onak aukeratu daiezen errezauko dabe dino abadeak, Johnny Vargas Castillok.

Ospakizuna prestatzen dabilzanak Misky Tusuy (dantza goxoa) deitutako dantza taldekoak dira. Ganera, Andres Ruiz Aita be eukaristian izango da, Trujillokoa bera - La Libertad departamentuko abadea eta Deustuko Unibertsitatean ikasten dagoanez, Bilbon dagoanez bihar San Luis Beltranen egongo da.

Eukaristia ostean, beste batzuetan legez, dantza emonkizuna egongo da. Otsaileko mezatan Venezuelakoak izango dira mezatako protagonista.

 

 

Peruko taldea biharko eukaristia prestatzen.