Azpibatzordeko gotzainek sinatu daben oharrean, koronabirusaren pandemiak eragin dituan biktima guztiak gogoan dabez eta, horreen artean, gotzainen esanetan, “leku nabarmena dabe gure nagusiek”. Dei egiten dabe “gure esku dagoan guztia egin daigun oraindik gaixorik dagozan adinekoak zaintzeko”.
Gotzainek, aitatutako agirian hauxe dinoe besteak beste: “askotan muga eta egia bako askatasuna aldarrikatzen dauan, gaztetasunari eta honi lotutako guztiari larregizko garrantzia emoten deutsan gizartean, nagusiek funtsezkoa baloratzen eta igarokorrari uko egiten laguntzen deuskue. Bizitzak erakutsi deutse maitasuna eta euren gertukoen eta gizarteko gainerako kideen zerbitzua dirala benetako oinarria, danok geure egin beharko geunken oinarria, bizitzako zailtasunen erdian gure bardinak onartzeko, altxatzeko eta eurei itxaropena eroateko”. Idazkia osorik, hemen. Kanpainako lagungarriak, hemen.