Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Pertsona migratzaileak protagonista Bilbo Herri Irratian

created by Día Internacional de las Personas Migrantes |
|   Komunikazinoa

Herri Irratia-Radio Popular de Bilbaok eta Bilboko Eleizbarrutiko Justizia eta Karidade Ordezkaritzako Migrazino sailak lankidetzea hasi dabe pertsona migratzaileei ahotsa emoteko asmoz, horretarako beren-beregi irratsaio bat antolatuta.  Helburua da kanpotik gurera bizi izaten etorritako pertsonak ikusaraztea, euren bizimodu eta errealidadeez gain, baita kulturak be: tradizinoak, gastronomia, folklorea, kulturea…inguruan daukagun kultur aniztasun eta aberastasunaren ispilu izateko asmoz. Pertsona migratzaileei protagonismo oso-osoa emon gura jake irratsaioan,  holan ba, saioaren koordinatzaile zein egileak be eurak izango dira. Batzordea eratuko da irratsaioaren koordinazinoaz eta saioak egiteaz arduratzeko.   

Migratzaileen Nazinoarteko Eguna dala gogoratuz, gaur arratsaldeko 19.00retan emitiduko da lehenengo saioa, kanpotik etorritako pertsona pare bategaz eta Migrazino saileko arduraduna dan Marije Calvogaz grabauta. Lehenengo hau Oihane Irazu Herri Irratiko kazetariak gidatu dau. Gaurko saioan irratsaioaren nundik-norakoak azaltzen ditu Marije  Calvok, eta Kongoko Blice-k eta Ekuadorreko Yanira-k euren migratzaile esperientzia kontetan dabe: zergaitik etorri ziran, hemen topautakoa, hemen daroen bizimodua…Migratzaileen Euskal Behatokiak, Ikuspegik emondako datuen ganeko eritxia be emoten dabe, euren herrietan gabonetako ohitura nagusiak zeintzuk diran azaltzeaz gain. Hemendik aurrera egingo dan sorta baten lehenengo irratsaioa da hau, geratzeko jaiotakoa.

Gaur emitiduko da lehenengo irratsaioa, arratsaldeko zazpiretan