Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Personen esklabutzaren kontrako otoitz eta hausnarketa eguna

created by Gaur, otsailak 8 |
|   Komunikazinoa

Gaur Eleizeak personen esklabutzaren kontrako otoitz eta hausnarketa eguna gogoratzen dau. Horren harira, Gotzainen Konferentziako arlo honetako arduradunak, on Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak "ganezka egiten deuskun errealidade gordin hau" gomutatzen dau eta honen kontra esku hartu daiteken leku guztietatik esku bat bota daitela eskatu dau.

Orain lau urte proposatu eban Frantzisko Aita Santuak jardunaldi hau abian jartzea. Eguna santa Josefina Bakhitaren oroimen liturgikoa gogoratzen danekoa da. Sudaneko monja hau menpeko modura euki eben urte luzez