Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Pentsatu dozu Ipar-Hegoaldea ikastaroan izena emotea?

|   Komunikazinoa

Zabalik da Bilbon Ipar-Hegoaldea ikastaroan izena emoteko epea. Misinoetarako Ordezkaritzatik azaldu dabenez, “ikastaro honen helburua gure munduaren egoerari, pobretasuna, desbardintasuna eragiten daben arrazoiei begiratzea da”. Azken batean, “Eleizaren agiriak abiapuntutzat hartu eta gogoeta egin gura da, besteak beste, zuzentasunaren alde dogun konpromisoaz jabetu gaitezan”.

Aurreko ekitaldietan parte hartu dabenen esanetan, Ipar-Hegoaldea ikastaroa ikuspuntu kritikoa jadesteko balio izan deutse eta “Hegoaldeko askotariko errealidadeez jabetzeko bitartekoak” eskuratzeko. Gainera, “errealidade horreetan, errealitate horreek eragin dabezan arrazoietan beste era batera pentsatzeko bide” izan dala dinoe, eta “kristau fedea arakatzeko era barria eta ikuspuntuak eretxiak eta bizipenak batera jarteko aukera”. Ekintzari beste buelta bat emoteko balio esan deutsala esan dau hainbatek, “boluntarioengana iristeko eta Ipar-Hegoaldearen artean dagozan desbardintasunak aldatzeko bideak zabaltzeko”. Ipar-Hegoa ikastaroa, Bilboko ETPIk (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua), Caritaseko Lankidetzarako sailak eta Misinoek antolatzen dabe.

Hona hemen ikastaroaren helburuak: Ipar-Hegoaldea hartu-emonen azterketan sakondu ikuspuntu historiko, soziologiko, ekonomiko, politiko eta kulturaletik; Ebanjeliotik , teologiatik eta Eleizaren doktrina sozialetik Ipar-Hegoaldea hartu-emonen kristau ikuspuntua eragin; Ipar-Hegoalde ekintza solidariorako bide, ekimen eta ereduak ezagutu eta baloratu eta norbera GKEren batean sartzeko aukera aztertu.

Gai honen inguruan jakin-mina daben, hezteko prest dagozan eta Ipar-Hegoaldea eremuaren aldeko alkartasuna gauzatzeko erakunderen batean konpromisoa hartzeko aukera aztertuko leukien pertsonentzat da eta baita eremu honetan konpromisoren bat izanda, sakontze teoriko eta kristau bilatzen dabenentzat eta Caritasek eta Eleizbarrutietako Misinoek Hegoaldeko herrialdeetan antolatzen dabezan lan-kanpamentuetan parte hartu gura dabenentzat.

Gehiago jakiteko: Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua: 94 479 56 52 (Maite Valdivieso); Eleizbarrutietako Misinoetarako Ordezkaritza: 94 401 36 99 (Mertxe Aguirre). Eleizbarrutiko Caritas: 94 402 00 99 (Amaia Ruiz).

Ipar-Hegoaldea ikastaroaren 2020-2021 ekitaldiko partaideak eta hezitzaileak