Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Parte hartuko zeunke aurtengo Iparralde-Hegoaldea ikastaroan?

|   Komunikazinoa

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Lankidetzarako Bilboko Eleizbarrutiko Caritasen Egitarauak eta Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak Iparralde-Hegoaldea ikastaroaren ekitaldi barria antolatu dabe (aurton, pandemia dala-eta, ez da beste herrialde batean egin ohi dan lan-kanpamenturik eskainiko).

Ikuspuntu historiko, soziologiko, ekonomiko, politiko kulturaletik, eta Iparralde-Hegoaldea hartu-emonak Ebanjeliotik, teologiatik eta Eleizaren doktrina sozialetik aztertu eta kristau ikuspuntua sustatzeko helburuarekin garatuko da jarduera hau. Iparralde-Hegoaldea ekimen solidariorako bide, ekimen eta ereduak ezagutzeko eta baloratzeko balio izango dau, GKEren batean sartzea aztertzeko eta bereizteko aukera emoteaz gainera.

Hogeta bat urtetik gorako pertsonentzat da, hain zuzen be, euren burua hezteko eta Iparralde-Hegoaldea alkartasunerako erakunderen batean konpromisoa hartzeko prest dagozan pertsonentzat eta arlo honetan konpromisoren bat daben, baina sakontze teoriko eta kristaua behar daben pertsonentzat. Aurton, pandemia dala-eta, ez dira Caritasek eta Eleizbarrutietako Misinoek Hegoaldeko herrialdeetan antolatzen dabezan lan-kanpamentuak egingo.

Honetan datza ikastaroen jardunbidea: hilean bost orduko batzarra zapatuz talde txikian (10-12 lagun), laguntzailearekin, partaidetza funtsezko dan saioetan. Saio bakotxaren aurretik, lan pertsonala egin beharko da lagungarriak irakurri eta landuz eta asteburuko topaketaren bat be izango da.

Gehiago jakiteko, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutura jo (94 479 56 52, Maite Valdivieso), edo Eleizbarrutiko MIsinoetarako Ordezkaritzara (94 401 36 99, Mertxe Agirre), edo Eleizbarrutiko Caritasera (aruiz@caritasbi.org) edo Pastoral Barruti bakotxeko gazte arloko arduradunarengana.