Orain dala 15 urte ospatu zan lehenengo Bake Topaketa Bizkaiko Eleizaren eskutik. Lehenengo ekitaldietan, hain zuzen be hiru urtez jarraian, jentea erromes joan zan Urkiolako santutegiraino. 1999an, topaketa Bilboko erakustazokan egin zan eta 2001ean, Armentiako landetan egin zan bakearen aldeko eleizbarruti arteko topaketa. Beste alde batetik, 2007ko Alkartasun Zeinua be gai honen inguruan egin zan eta 2012an, hiru euskal eleizbarrutiek egun berean ospatu eben Bake eta Adiskidetzearen aldeko otoitzaldia. 2015 eta 2016an, Gernikan ospatu zan Bake Topaketa eta 2017tik aurrera, Zornotza-Amorebietan egiten da.
Gehiago jakiteko eta izena emoteko: pazyreconciliacion@bizkeliza.org