Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Pablo de Rojas Jn.aren eskumiku-agindua

|   Komunikazinoa

MARIO IZETA GABIKAGOXEASKOAK,
JAUNGOIKOAREN ETA AULKI SANTUAREN GRAZIAZ
BILBOKO GOTZAIN DANAK

ERABAGI DOT

 

Bilboko Eleizbarrutian begi-bistakoa dalako eta, gainera,


- Berak Ngô ?ình Th?c artzapezpiku zismatikoaren hariko Daniel L. Dolan Jnak Gotzainari kontsakra-tzea eskatu deutsala baieztatu daualako eta, ondorioz ex can. 1364 § 1 C.I.C. zisma delitua egin daualako.


- Ad abundantiam, gure Eleizbarrutian hainbat sakramenturen ospakizunari erasotu deutsalako ex can. 1378 § 2, nº 1 y 2 C.I.C.


- 2019.eko ekainaren 28an 1382 CIC kanonean sailkatutako delitua barriro egin daualako setakeriaz; barriro Gotzain kontsakratuz gaur egun anatema egoeran dan Williamson artzapezpiku zismatikoa-ren eskutik.


Pablo de Rojas Jnak Eleizbarrutiko fededunen aurrean bere burua gotzain lez aurkezten dauala jakinda
agintzera nator eta agintzen dot Pablo de Rojas Jnak Egoitza Apostolikoari erreserbatutako latae sententiae anateman erori dala.


Halaber, Agindu hau Bilboko Eleizbarrutiko Aldizkari Nagusian behar bezala argitaratzea erabagi eta agintzen dot; honen barri izateaz batera, Bilboko eta Zornotza-Amorebietako parrokietan, domeketako ospakizunen amaieran dalako agindu hau irakurri daiela; ostean, hamabost egunez, parrokia horreetan danek ikusteko moduan jarri daiela eleiztarrak jakinaren gainean egon daitezan eta, azkenik, Espainiako Gotzainen Batzarrari jakinarazotea.


Era berean, arren eskatzen deutset gure Eleizbarrutiko fededun guztiei, ez daiela parte hartu eta ez daiezala inola ere babestu Rojas Jn.aren jarduerak, Eleiza Santu Katolikoagazko alkartasunetik kanpo dalako ondorio guz-tietarako.


Bilbon emonda, 2019.eko uztailaren 10ean


+ Mario Izeta Gabikagoxeaskoa
Bilboko Gotzaina

Gotzainaren aginduz


Felix Mª Alonso Alonso
Kantzelaria