HOACen Bizkaiko ordezkariek, beraz, oroitu eta esker ona adierazo gura dau: “hainbeste militante, laiko eta abaderen eskaintza eta eskuzabaltasuna, ahalegin handia egin dabelako Barri Ona langileengana eroateko eta gizon eta emakume langileen handitasun eta duintasunaren alde egiteko. Horregaitik, laneko baldintza duinen autorpena jokoan egoan lekuetan egon dira eta soldata duinak aldarrikatu dabez norbanako eta familiak duintasunez bizi eitezan”. HOAC mobimentuko kideek dinoenez, atzo zein gaur, lanaren eremua ebanjelizatzeko “ezinbestekoak dira apostolu langileak, Jesukristoren lekukoak, langileen eta lanaren eremuan txertatuta dagozan pertsona eta erakundeak. Espiritualtasuna, heziketa eta konpromisoa dira mobimentuaren hiru zutabe nagusiak eta Eleiza langileen eta lanaren eremuagaz buztartzea, helburu nagusia”.