Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Organo kotzertuak 2020” eta “Bizkaiko hotsak” jaialdietako urteko azken kontzertuak Durangon eta Abadiñon

created by Gaur eta bihar |
|   Komunikazinoa

Gerardo Rifon organistak eta Lucia Gomez mezzosopranoak jardungo dabe gaur arratsaldez Durangoko san Frantzisko monasterioan iluntzeko zazpiak eta erdietan “Organo kontzertuak 2020” jaialdiko azken emonaldian. Beste alde batetik Bizkaiko hotsak 2020 jaialdia bihar –domekea- amaituko da, Celine Victores-Benavente, Leonardo Valazza eta Miriam Cepedaren emonaldiagaz, Abadiñoko San Trokaz eleizan, 19:30etan. Bietan, jente-kopurua mugatua izango da eta indarrean dagozan osasun neurri guztiak beteko dira.

Durangon gaur ospatuko dan kontzertuan, beraz, Gerardo Rifon Perez de Lazarraga eta Lucia Gomez izango dira protagonista. Gerardo Rifon (Donostia, 1962), Donostiako San Inazio parrokiako organista da eta bertako abesbatzaren zuzendari 1996tik. Hainbat abesbatza eta talde instrumentali laguntzen deutso, besteak beste, Orfeoi Donostiarrari eta Bilboko Alkarte Koralari. Lucia Gomez Aizpurua (Donostia, 1962), Ciklus Ensemble musika garaikidean espezializatuta dagoan ganbara-taldeko abeslari bakarlaria da. Ohiko bakarlaria da Conductus Ensemble taldean eta Koruko Andra Mari Kaperan.

Hona hemen arratsaldeko egitaraua: Ave Maria G. Caccini (1550-1618). Aria “Ombra mai fu” (Xerses operakoa) G.F. Haendel (1685-1759). “Lascia ch’io pianga” aria (Rinaldo operakoa) G. F. Haendel "Or la tromba" aria (Rinaldo operakoa) G. F. Haendel Trumpet Voluntary (organoa bakarrik) J.Bennett (1735-1784); "Haec Regina Virginum" antifona G. F. Haendel. Dido's Lament (Dido eta Eneas operakoa) H. Purcell (1659-1695). Cornet Volutary (organoa bakarrik) W. Walond (1725-1770) O Divine Redeemer Ch. Gounod (1818-1893). Sancta Maria (Cavaleria rusticana intermezzoari buruz) P.Mascagni (1863-1945). Aleluya. O Holy Night A. Adam (1803-1856). L. Cohen (1934-2016) Nela fantasia (Misinoa pelikulakoa) E. Morricone (1928-2020)

Sonidos de Bizkaia/Bizkaiko hotsak

Celine Victores-Benavente, Leonardo Valazza eta Miriam Cepedak jardungo dabe bihar –domekea-, Abadiñoko San Trokaz eleizan, 19:30etan, honako egitarau honegaz: Les anges dans nos campagnes XIX. gizaldiko Gabon-kanta frantsesa. P. Mascagni (1863-1945). Ave Maria. J. Brahms (1833-1897). Wiegenlied. A. Adam (1803-1856). Minuit Chrétien (O Holy Night). Dom. P. Benoit (1893-1979). ‘Noel Basque’ dalakoari buruzko bariazinoak. Euskal abesti tradizionala. Hara nun diran. C. Gardel (1890-1935). Por una cabeza. A. Piazzola (1921-1992). Los pájaros perdidos. G. Hermosa (1976-). Anantango. L. Bernstein (1918-1990). West side story. L.V. Beethoven (1770-1827). Ich liebe dich. L.V. Beethoven (1770-1827). Allegro (de la Suite para órgano mecánico). J. STRAUSS (1825-1899). Danube bleu

Celine Victores-Benavente sopranoa lizentziatua da musikologian Tolosako (Frantzia) fakultatean; urrezko hainbat domina emon deutsez eta hainbat lehiaketa irabazi ditu, besteak beste: Sari nagusia eta publikoaren saria Saugueteko Nazinoarteko Lehiaketan; saria Clermont-Ferrand eta «Kantuaren maisuak» lehiaketetan, Doinu garaikidearen saria, bigarren saria eta orkestraren saria Maconeko nazinoarteko lehiaketan eta lehenengo opera saria Bezierseko lehiaketan.

Leonardo Valazza baritono argentinarra Parisen bizi da 2000etik eta bere karrera garatzeaz batera ikasleen heziketan dihardu irakasle eta abesbatzen zuzendari lez Parisen.

Miriam Cepeda biltotarra Begoñako basilikako organista da (Cavaille-Coll, 1884) eta organo-irakaslea Santanderreko “Jesus de Monasterio” kontserbatorioan. Horrezaz gainera, kontzertuak emoten ditu.

Gerardo Rifon