Argazkietan ikusi daitekez atzoko une batzuk. Angel Erezumak ataratako argazkiak dira: www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72157717748836858
Opil Solidarioak argazki ugari itxi deuskuz
|
Komunikazinoa
Atzo Bizkaiko Caritasek Opil Solidarioaren XVII. ekitaldia burutu eban. Aurton pandemiaren eraginez ezbardina izan da ekitaldia baina halan eta guztiz ere asko izan dira bai etxetik zein Euskal Museora joanda parte hartu gura izan dabenak. Bizkaiko Eleizeak eskerrak emoten deutsez Opilagaz bat egin daben guztiei, bai kolaboratzaileei, parte hartu dabenei, hedabideei zein boluntario modura ekimenean buru belarri sartuta egon diran guztiei.