Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Opil Solidarioa Mungian be

created by Herriko Caritasen alde |
|   Komunikazinoa

Bilbon ez eze, Errosko Solidarioaren Jaia Mungian be egiten da. Gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Andra Marin, hamabostgarrenez  Gabonetako opila eta txokolate beroa bananduko dira. Jarrian, diskofesta egongo da. Batzen dan dirua Cáritas Mungiarentzat izango da.

Mungiak Opil Solidarioaren Jaiaren hamabosgarren edizinoa ospatuko dau. Jaia Udalak bultzatutako ekimena da eta erakunde, egitasmo edo laguntza desinteresatua eskaintzen dabenen mesederako antolatzen da urtero. Aurten, lortzen diran irabazi eta dohaintza guztiak Cáritas Mungia alkartearentzat izango dira.

Urtero bezala, jaia Errege Egunaren bezperan egingo da, gaur 17:00etatik aurrera Andra Mari Gunean. Mungiako hiru okindegi/gozotegik 60 metrotako errosko bat egingo dabe; hori lortzeko 90 kilo urun, 360 arrautza, 30 kilo gurin, 6 kilo legamina eta 18 kilo azukre erabiliko dabez, besteak beste. 

Opila banako zatietan bananduko da eta euro baten truke emongo da txokolate bero bategaz batera.

Banaketa lanetan lagunduko daben pertsonen artean, besteak beste, Cáritas Mungia alkarteko kideak, 'GO!AZEN' etb-ko telesail musikaleko hainbat kide eta udal korporazinoa egongo dira.

Umeentzako 'Kantu kolore' diskofesta ikuskizunak girotuko dau jaia.

Go!azen musikaleko aktore batzuk be egongo dira ekitaldian.