Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ondarroako Txomin Agirre ikastetxea, lehen saria balioetan

created by Markinako Bera Kruz, bigarren postuan geratu zan |
|   Komunikazinoa

Joan dan zapatuz ospatu zan zientzia, robotika eta teknologiaren eskola arteko nazinoarteko lehiaketa Gasteizen. Eleizbarrutiko lau ikastetxek sariak jaso ebezan. Euren arteko bik: Ondarroako Txomin Agirre ikastetxeak eta Markinako Berakruz ikastetxeak, ‘balioengaitik’ jaso eben saria.

‘Innobasque’ Barrikuntzarako Euskal Agentziak antolatu eban 10 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ekitaldia. Begoñazpi ikastolak, ‘egitasmo zientifiko’ onenak saritzen ebazan arloan lehenengo sari biak jaso ebazan.

Balioei emondako lehenengo saria Ondarroako ikastolarentzat izan zan, besteak beste, “bere ilusino, lagunartekotasun, konfiantza, entretenimentu eta talde-lanagaitik”.

Beste sari batzuk

Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeak seigarren saria eskuratu eban “robotaren jolasa” arloan.

‘First Lego League Euskadi’ ekitaldiak parte hartu eban 1.200 ikasle inguruk garatutako lan handia nabarmendu eban.

Bilbok Begonazpi ikastolak, Gernikako San Fidel ikastolak, Ondarroako Txomin Agirre ikastolak, Ortuellako San Felix ikastetxeak, Markinako Bera Kruz ikastolak, Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeak eta Muskizeko Somorrostro ikastegiak, beraz, lehiaketaren bizipenetik ikasteko aukera izan eben eta, aldi berean, zientziaren, teknologiaren, robotikaren eta, batez be, balioen arloan, sakonago txertatzeko abagunea izan zan eurentzat.

Ondarroako Txomin Agirre ikastolako ikasleak