Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Ricardo Blázquez buru izango da Eukaristiaren Urtearen amaieran

|   Komunikazinoa

Gure Elizbarrutian datorren zapatuan, hilak 29, izango da, Santiago Katedralean.

Gotzainen Sinodoan parte hartu ondoren, Erromatik etorri barria dan On Ricardo Blázquez buru izango da zapatuan, hilak 29, Eukaristiaren Urtearen amaiera ekitaldian, Katedralean, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Joan dan domekan, urriak 23, DOMUND Munduko Misiolari Jardunaldian, Benedikto XVI.a Aita Santua buru izan zan Vatikanoko Basilikan ospatu zan Eukaristiaren Urtearen eta “Eukaristia: Elizearen bizitza eta misinoaren iturri eta gailur” goiburupean ospatu dan Gotzainen Sinodoaren Ohiko XI. Batzar Nagusiaren amaiera ekitaldian.

Joan Paulo II.a Aita Santuak deitu eban amaitu barri dan “Eukaristiaren Urtea”, fededunak otoitz eta begiespenez konprometitu eitezan ebanjelizatze barrian.

Catedral de Santiago