Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Mario Izeta, 10 urtez Bilboko Gotzain

created by Atzo, Burgoseko artzapezpiku izendatu eben |
|   Komunikazinoa

Atzo –urriak 6, martitzena-, On Mario Izeta gotzaina Burgoseko Artxidiozesiko Artzapezpiku izatera daroan izendapena argitaratu zan. On Mario Izeta gotzainak abenduaren 5ean ekingo deutso bere ministerioari aitatutako Artxidiozesian, Burgoseko katedralean egingo dan eleizkizunean. Oraintsu bete dira hamar urte Bilboko gotzain izendatu ebenetik. 2010.eko abuztuaren 24an, Frantzisko Aita Santuak kargu horretarako izendatu eban eta 2020.eko urriaren 11n , Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindariaren egunez, karguaz jabetu zan Bilboko Santiago katedralean egin zan ospakizunean. Hain zuzen be, datorren domekaz, urriak 11, 10 urte beteko karguaz jabetu zanetik. On Mario Izeta gotzaina izango da buru Andra Mariaren egunean Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian (eguerdiko hamabietan) eta bezperako Mezan (arratsaldeko zazpietan). Aitatutako Eukaristia bi horreek eta Amatxuren omenez domekan egingo diran gainerako guztiak zuzenean emongo dira eleizbarrutiko web honen bitartez.

On Mario Izeta, eleizbarutiko gotzain izan aurretik, gotzain laguntzaile be izan zan. Izendapen hau 2008.eko otsailaren 5ean izan zan eta urte bereko apirilaren 12an Gotzain-ordenazinoa jaso eban Bilboko Santiago Katedralean. On Ricardo Blazquez Bilboko gotzain zala, urte biz gotzain laguntzaile lez jardun ondoren, 2010.eko apirilaren 19an, On Ricardo Blazquez Valladolideko Artxidiozesiko artzapezpiku izendatu ebenean, On Mario Eleizbarruti honetako Administratzaile Apostoliko izendatu eben eta 2010.eko abuztuaren 24tik aurrera Bilboko Gotzain izan da. Gehiago jakiteko, hemen.

Espainiako Gotzainen Batzarra

Espainiako Gotzainen Batzarrean, On Mario Izeta Liturgiarako Batzordeko kide izan da, 2015ean Familiaren Sinodoan parte hartzeko Frantzisko Aita Santuak aukeratu ebazen hiru gotzain espainiarretako bat izan zan; Laikoen Apostolutzarako Gotzain Batzordeko presidenteorde izan da eta hirurteko bitan Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeko presidente. Joan dan maiatzetik, Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Eragileko kide da.

Hona hemen, Bilbon gotzain lez emon dituan urte honeetako argazkiez osatutako bideoa.