Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Joseba Segurak `Fratelli tutti´ daroa Bizkaiko hainbat parrokitara

created by Berbaldia gaur Indautxuko Karmengo parrokian |
|   Komunikazinoa

Madrilen beste gotzain batzukaz batera gogo-jardunetan aritu ondoren etorri da barriro Bizkaira on Joseba Segura gotzain administratzailea. Aste honetan ohiko lanari ekingo deutso eta bere agendan, besteak beste, Aita Santuaren azken entziklika azaltzeko agerraldiak daukaz apuntauta. Gaur bertan, Indautxuko Karmengo parrokian dauka hitzordua arratsaldeko zazpi ta erdietan. Korpuseko parrokian beste horrenbeste egingo dau datorren eguaztenean, hilak 20an eta Portugaleten, datorren hilaren 10ean emongo dau berbaldia, arratsaldeko zazpiretan. Gernikan eskaini eban guztien arteko lehenengoa eta Errekalden, bere jaiotzako auzoan be azaldu eban Frantziskoren azken gutunaren testua.

Aste honetan beste hitzordu batzuk daukaz on Joseba Segurak. Eguenean Teologia eta Pastoraltzako Institutuko kolaboratzaileak, Jokin Pereak egingo dauan bere azken liburuaren aurkezpenean egongo da. Horrez ganera, abadegaiek gaur hasita Ziortzan gogo-jardunak egingo dabez eta barikuan amaierako meza izango danez bertara joango da gotzaina. Domeka honetan, bestalde, Kristinauen Batasunerako Otoitz Ekumenikoaren Astea amaituko da Bilboko katedralean egingo dan ospakizun ekumenikoagaz.

Mons. Joseba Segura en su intervención de inicio de curso Goazen 2020