Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Joseba Segura izango da buru Urte Barriko mezan, Begoñan

created by Bakearen aldeko Munduko Eguna |
|   Komunikazinoa

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea buru izango da, gaur, Urte Barriko Eukaristian, Begoñako basilikan, eguerdiko hamabietan. Gaur, gainera, Bakearen aldeko Munduko Otoitz eguna ospatzen da. Frantzisko Aita Santuak mezua idatzi dau egun honetarako, “Zaintzaren kultura, bakerako bide” goiburuagaz.

Frantzisko Aita Santuak egun honetarako idatzi dauan mezuan COVID-19ak eragin dauan osasun krisiak astindu dauan eta amaitu barri dogun 2020a aitatu dau lehenengo eta behin: “hainbat sektoretan eta mundu osoan eragina izan dauan gertakaria izan da eta estu lotuta dagozan kristiak larriagotu egin ditu: klimarena, elikadurarena, ekonomiarena eta migrazinoena, egundoko sufrimentu eta eskasia eraginez. Lehenengo eta behin, senide edo lagunen bat galdu dabenak ditut gogoan, baina baita lan barik geratu diranak be”. Frantzisko Aita Santuak, oroitzapen berezia dau “mediku, erizain, botikari, ikertzaile, boluntario, kapilau, ospitale eta osasun-etxeetako beharginentzat, asko ahalegindu diralako eta ahalegintzen diharduelako, ardura eta sakrifizio handiz, bat baino gehiago hil egin dalarik gaixoen ondoan egoteagaitik, euren sufrimendua arintzeagaitik edo biziak salbatzeagaitik”.

Jardun eta hezi zaintzeko, dino Aita Santuak, horixe da egokiena “gaur egun hedatuta dagozan axolagabekeriaren, bazterkinen eta aurkakotasunen kultura errotik atarateko”.

Mezua osorik, hemen.