Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Joseba Segura: "Inoiz baino gehiago behar dogu kontenplazinozko biziera"

created by Atzo Santa Klara eguna ospatu eban Gernikan |
|   Komunikazinoa

Atzo egun handia ospatu eben klaratarrek euren sortzailearen eguna zalako. Gernikan Santa Klara komentuko monjek eta parrokiako alkarteak ospakizun handia izan eban. Gotzain laguntzailea, on Joseba Segura izan zan eukaristian eta amaieran adierazo eban lehenengoz dagoala Gernikan baina itxaroten dauela azkena ez izatea. Beragaz batera fraile frantziskotarrak izan ziran (Forua, Bermeo eta Bilbokoak) altarean eta Gernikaldean dagozan abade bi.

Irudietan ikusi daitekenez, ospakizunean jente ugarik hartu eban parte. Gotzain laguntzaileak bere homilian kontenplazinozko bizieraren preminea nabarmendu eban, batez be arineketan eta otoitzerako abagune barik gabilzan bizimodu honetan. "Ez daukagu isiltasunerako tarterik", adierazo eban eta inoiz baino inkomunikazino gehien dago nahiz eta komuniketako tramankulurik gehien euki.

Santa Klararen karidade isila, apala eta Jaungoikoaganako konfiantzaz betenikoa azpimarratu ebazan zabaldu eban mezuan.