Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak, “geure barrentasuna” zaindu eta “Jesusen argiari lekua egin” behar deutsagula nabarmentzen dau eta, aldi berean, “gure ingurukoak, batez be makalenak” zaindu egin behar ditugula dino.
Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariak urte “ilun hau” argitu daben “itxaropen-izpiak” nabarmendu ditu. Esker ona adierazo dau “zaindu gaituen, eta gauzak martxan jarraitu eien gizartearen alde biziki ahalegindu dan” hainbeste lagunen ahaleginagaitik. Urte honetan hil diran guztiak be gogoan izan ditu. Feli Martin Misinoetarako ordezkariak Bizkaiko herriaren otoitz eta alkartasuna eskertu ditu, “batez be urte honetan”. Era berean, egun esanguratsu honeetan, “maitasuna, alkartasuna eta zuzentasuna” eskatu ditu.
“Ume eder honek lagundu deigula Bera lez apal, errukitsu eta eskuzabal izaten”, dino On Joseba Segura gotzainak bere mezuaren amaieran.