Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Joseba Segura gotzainaren deia, pandemiak baldintzatutako kurtsoaren hasieran parte hartzeko

|   Komunikazinoa

On Joseba Segura Bilboko Eleizbarrutiko gotzain laguntzaileak gaur arratsaldez La Casilla pabiloian ospatuko dan ekitaldian parte hartuko dau. Bilboko Eleizbarrutiaren ‘youtube’ kanaletik zuzenean jarraitu ahal izango dan ‘Goazen 2020’ kurtso hasierako ekitaldia indarrean dagoan osasun kristiak baldintzatuta ospatuko da eta horixe nabarmentzen dau On Joseba Segura gotzainak alkarteari zuzentzen deutsan mezuan.

On Joseba Segura gotzainaren esanetan, gaur arratsaldez ospatuko dan jardunaldi “bereziak” bigarren zatia izango dau lurralde eta alkarteetan. ‘Goazen 2020’ ekitaldiren helburua, kurtsoari hasiera emotea da eta hasiera horretan Jainkoari “laguntzeko eta indarrak emoteko” eskatzea, kristau alkarte lez, hainbeste pertsonarentzat eta Lekuko Eleiza hau kokatuta dagoan gizartearentzat hain berezi eta “kezkagarri” dan egoera honetan zer egin behar dogun jakin daigun.

Gotzainak bere mezuan azaldu dauanez, gaurko eguna garrantzitsua da, “alkartzeko” aukera dalako, baina “bertan egotea nahiko eukean” jente askok pabiloian egoterik izango ez dauanez, alkarte edo etxeetatik jarraitzeko eskatzen dau.

Bigarren zatia taldeetan

Kurtsoari hasiera ofiziala emoteko ekitaldia garrantzitsua bada be, gotzain laguntzaileak bigarren zatiari be dagokion garrantzia emon gura deutso: “alkartean, taldeetan, ikuspuntu espiritualetik Jainkoak inguruabar honeetan zer esan gura deuskun ulertzen saiatu gura dogu”. Egoera honetan, hainbat lekutan izan diran bizipenetatik be ikastea be helburutzat hartu da eta, batez be, danon artean lehentasunak zeintzuk diran eta kurtsoa zelan garatu ikusi gura da.