On Joseba Segurak homilian esan ebanez, “bizia eta heriotza ulertzeko dogun erak proposamen izaten jarraitu behar dau gizartean, gizon eta emakumeek aurrera egin daien gizatasun osoa jadesteko bidean. Kristorenak gara eta izaten jarraitu gura dogu, berau da-eta Jainkoaren adierazpenik perfektuena”. Silvano Tonon Portugaleteko Eleiza Ebanjelijoko artzain eta Eleiza horretako Bizkaiko artzainen arduradunak be hitz egin eban, besteak beste dei eginez: “aurrera pausua emon daigun maitasunean, zapaldutako maitasuna, emoten ez dan maitasuna, pekatua dalako. Geure mugak gaindituz maitatu behar dogu. Maitasunak, ezinbesteko ditu frutuak, hartu-emon sanoak, gertuko adiskidetasunak. Maitasunak entzun, onartu eta lagundu egiten dau”.
Ospakizunean buru izan ziranek ahal danean senide batzarra egiteko nahia adierazo eben, giro nasai eta atseginean, hausnarketa sustatu eta bategite horretan aurrera egiteko proposamenak zehazteko.
Otoitzaldi ekumenikoaren irudiak, hemen.