Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Joseba Segura gotzaina buru dala Begoñan ospatuko dan Urte Barriko ospakizuna, zuzenean

|   Komunikazinoa

Gaur, 2021.eko urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Egunez, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea buru izango da Begoñako basilikan eguerdiko hamabietan ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web orrialde honen, Telebilbao katearen eta Herri Irratiaren bidez.