Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Joseba Segura abadegaien gogo-jardunen azken saioan egon da, Ziortzan

|   Komunikazinoa

Abadegaiak eta euren hezitzaileak astelehenean joan ziran Ziortzako monastegira urteroko gogo-jardunetan parte hartzera. Gaur azken saioa euki dabe eta bertara, on Joseba Segura gotzain administratzailea joan da. Meza buru izan da euki daben ospakizunean eta bertan San Bizente, gaur gomutatzen dan zaindaria euki dau gogoan gotzainak. Izan be, bere lehenengo zerbitzu pastorala Barakaldoko San Bizenten egin eban eta gogora ekarri gura izan dau. Bestalde, abadegaiei Ebanjeliioa zabaltzeko eta barruko deabruak uxatzeko eskatu deutse. Horregaz batera, abegikor jokatzera, errukitsu izatera eta karisma guztietakoakaz bat egitera animatu dauz.

Gaurko ekitaldiaren inguruko argazkiak hemen: www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72157717993211198