Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Omenaldiak eta urteurrena Gernikaldean

|   Komunikazinoa

Asteburuan, Busturia eta Sukarrietako kristau alkartek agur egin deutse azken 10 urteetan parroko izan daben Joseba Iturberi. Zapatuz, ospakizunari hasiera emoteko, Eukaristia ospatu eben Axpe-Busturiako Andra Mari Eleizan, alkarte guztien parte hartzeagaz eta Joseba bera, Jose Agustin Maiz lurralde bikarioa eta aurrerantzean Busturia eta Sukarrietako kristau alkarteetan lagunduko daguan Jesus Mari Madariaga buru zirala.

Gainera atzo, irailak 8, domekea, Jesus Arrien abadea 60 urte bete ebazan Kanalako abade lez. Atzo bertan bete ziran hirurogei urte herriko jaietan lehengo aldiz parrokian meza emon ebanetik. Hori dala-eta, kristau alkarteak eta herritarrek omenaldia egin eutsen hainbeste urtez parroko izan daben abadeari, Jesus Llarena Pastoral Barruti haretako abadeak barri emon deuskunez.

[Translate to euskera:] Imágenes del homenaje en Busturia.