Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Omenaldia Urkiolan, Bidezko Merkataritza Igorren eta `Effetá´Larrean

|   Komunikazinoa

Askorentzat zubi egunak izan arren, Bizkaiko Eleizan astegoien honetan be hainbat ekitaldi izan dira. Zapatuan Urkiolan Angel Mari Unzueta zanaren omenezko ekitaldia egon zan, bere sendiak antolatuta. Larran `Effetá´ taldearen gogo jardunak egon ziran, gotzaina be bertan izan zala eta atzo Igorreko azokan Bidezko Merkataritzako produktuak erosi ahal izan ziran.

Urkiolan musika, bertsoak, olerkiak, oroimenak, barreak eta negarrak izan ziran Angel Mari Unzueta zanaren omenezko ekitaldian. Bilboko Eleizbarrutitik ez eze beste batzuetatik be etorritakoak be egon ziran santutegiaren aurreko lautadan ospatu zan ekitaldian. Angel Mari zanaren izaera zabala eta anitza argi geratu zan bertaratutakoen jatorriak eta izaera ezbardinak ikusita. Guztien artean baegoan zeozer amankomunean: Angel Marirekiko maitasuna eta begirunea. Abadetxeko Felix Morenok gogoratu eban azaroaren 14an, bere heriotzaren urteurrenean mezea ospatuko dala santutegian 12etan.

Omenaldian jente ugari batu zan. Argazkian Peio Ospital eskenatokian.