Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Omenaldia `Aitxe Adriani´ domeka honetan Gaztelugatxen

created by Ama Birjinaren tronuratzearen urteurrena |
|   Komunikazinoa

Datorren domekaz, irailak 15, eguerdiko hamabietan, Gaztelugatxeko San Joan inguruan Begoñako Andra Mari tronuratu zaneko 56. urteurrena ospatzeko ekitaldiak izango dira tronuratzea gogoratzen dauan monolitoan, hau da, Gaztelugatxeko San Joan begiratokian – Bermeotik Bariorako errepide zaharrean.

Anna Marra Urpeko Jarduetarako Bizkaiko Alkarte Txangozaleko kide eta Ama Birjinaren tronuratzearen inguruan ospatzen diran jardueren antolatzaileetako baten esanetan, datorren domekaz, besteak beste, omenaldia egingo jako “Bermeon oso ezaguna dan eta asko maite daben eta urtez urte Eukaristian buru izan dan” Aitxe Adrian fraile frantziskotarrari.

Goizeko 11:00etan abiatuko dira itsasontziak Bermeoko portutik Gaztelugatxerantz eta eguerdiko 12:00etan, Aitxe Adrianen omenezko Eukaristia ospatuko dabe eta lore-eskaintza egingo da.

Aitxe Adrián