Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Neguko lehenengo edurtea Urkiolan

|   Komunikazinoa

Eguna argitu danean, Urkiolako santutegiko inguruak edurtuta azaldu dira. Honako honegaz batera ikusi daitekezan argazkiek, Abade-Etxeko Felix Morenok ataratakoak, erakusten dabenez, Urkiola inguruan negu-giroa da nagusi.

Datorren eguenez, urtarrilak 17, San Antonio Abataren eguna ospatuko da eta Urkiolako santutegian Eukaristiak izango dira 11:30etan eta 13:00ean eta eleizkizunen ostean abereak bedeinkatuko dira. Hurrengo domekaz, urtarrilak 20, jaiaren “errepikapena” izango da eta Eukaristia 11:30etan ospatuko da.