Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Musika tresnak Bilbotik Kongora, musika banda bat sortzeko

created by Amigos de Mufunga fundazioak sustatutako ekimena |
|   Komunikazinoa

`Amigos de Mufunga´ fundazioak Xabier Goikouria bizkaitar misiolaria dagoan Kongoko eremura - Lubumbashiko elizbarrutira- sarri sarri bialtzen dauz heziketa, osasuna, pastoraltza zein bestelako azpiegitura batzuetarako beharrezkoak diran gauzak. Baina, oraingo honetan ekimen berezia ipini dau abian: musika tresnak eskatu dauz bertan Aste Santuko musika bandea osotu daien. Bilboko kofradietara jo eben tresnen bila. Eta Nekaldiaren Kofradia bitarteko, hasi ziran tresnak heltzen. Dagoeneko lehenengo bialketea iritsi da Kongora. Eta bertan, honezkero hasi dira tanbor hotsak be entzuten, holan dino Goikouriak bialdutako mezuan: "ni goizeko bost ta erdietan jagiten naz eta ordu horretarako soinua ataraten ibilten dira batzuk". Orain baina, beste premina bat sortu jake: "tanborren eta korneten musikea grabautako zintak behar doguz", dino.

Musika tresnak ez dira guztiz preminazkoak bizitzeko baina halan eta guztiz be, bizipoza emon leikie. Horixe uste dau Kongon urteetan laguntzen dabilen Goikouria abade bizkaitarrak. Eskerrak emoten deutsez `Amigos de Mufunga´ alkartekoei musika tresnak bialtzearren ze orain Aste Santurako musika bandea be osotu ahal izango dabe bertan.

Ebola gaixoa zabaltzen dabil inguruan baina Jaungoikoari eskerrak, ez da heldu Misinoa dagoan tokiraino. Hori bai, beste arazo batzuk daukez bertan: umeak bahitzen hasi dira ejerzitorako eta segurtasun eza gero eta nabarmenagoa da. Orain Katangaren independentzia eskatzen hasi dira batzuk eta dagoeneko hildako batzuk egon dira militarrakaz izandako aurrez-aurreetan.

Bialdu diran musika tresna batzuk