Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Musika ‘biziak salbatzeko’ Lekeitio eta Bakion

created by ‘Aba Taano’ |
|   Komunikazinoa

Musika biziak salbatzeko GKEaren aldeko ‘a capella’ gospell kontzertua ospatuko da uztailaren 14an, zapatuz, Lekeitioko Andra Mari basilikan. ‘Aba Taano’ gazte abeslari ugandarren abesbatza da eta dirua batzen dihardue euren umezurztegirako. Kontzertua 20:00etan hasiko da, sarrera doan da eta diru-laguntza eskatuko da emonaldiaren amaieran.

“Musika biziak salbatzeko” egitasmoaren bitartez, Ugandako mutiko eta neskato umezurtzei lagundu egiten jake musika eta dantzaren bidez hazi daitezan eta ikasi eta euren herrialdean bertan etorkizuna izan daien.

Zapatuan Lekeition emongo daben kontzertuaren ostean, uztailaren 20an, barikuz, Bakioko Karmeneko Ama kaperan abestuko dabe 20:00etatik aurrera. Ez dabe sarrerarik kobratzen, baina Cdak eta Ugandako hainbat produktu jarten dabe salgai, umezurztegirako dirua batzeko asmoagaz.

Musika biziak salbatzeko

Kampalako umezurztegian 30 neska-mutiko inguru hezitzen dabe, musika eta dantza nabarmentzen dituan egitasmoaren bitartez. “Alde batetik, musika eta dantzaren ezaugarri terapeutikoak maitasunik eta arretarik ezaren ondorioei aurre egiten laguntzen deutse eta, bestetik, egitasmoaren finantzaketa-iturri nagusia da”, adierazo dabe erakundeko arduradunek. Honeen esanetan, euren seme-alaba izango balitzaz lez hezten dabez, “talentuak antzemanez eta euren herrialdean bertan etorkizuna izateko bidea jarriz. Etxe batean hartzen doguz eta bertan banan-banako tratua emoten deutsegu eta baita laguntasuna eta maitasuna be. Danak dagoz eskolatuta eta lehen eta bigarren hezkuntzan eta goi-mailetan ikasten dabe eta helduarora iristen diranean, aurrera egiten laguntzen deutsiegu”.

'Aba Taano' abesbatzaren emonaldia