Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Multimedia-agerkaria, azken hamarkadan Bilboko Eleizbarrutian bakearen alde izan diran jarduerakaz

created by ‘Alkarren Barri – Comunicación’ eleizbarrutiko aldizkaritik atarata |
|   Komunikazinoa

Gaur, bake eta adiskidetzearen aldeko topaketaren zazpigarren ekitaldia ospatzen dan egunean, azken hamarkadan, Blboko Eleizbarrutian gai honen inguruan garatu izan dan hainbat jardueraren bideo eta argazkiak batzen dituan agerkaria aurkeztu dau komunikabideetarako sailak, jakin-mina daben pertsona guztientzat eskuragarri. Agerkari honetan jasoten diran ekimen guztiak eleizbarrutiko aldizkarian jaso ziran bere egunean. Horreetakoren bat, gainera, esate baterako On Joan Maria Uriarte eta On Mario Izeta gotzainen arteko solasaldia, joan dan azaroan hil zan Angel Mari Unzueta bikario nagusi ohiak zuzendu ebana, beren-beregi ‘Alkarren Barri – Comunicación’ aldizkarirako prestatu zan. Bildumaren atzeko azalean, Unzueta lez, Elizbarrutian “adiskidetzerako bitartekari” izan diran pertsona guztien lana autortzen da.

Agerkaria eskuratzeko, hemen.