Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Montserrat Torrent: "Birus honek agerian itzi ditu gure makaltasun guztiak"

created by Organista honek emongo deutse hasiera bihar Durangoko kontzertuei |
|   Komunikazinoa

‘Arandoño Kultur Elkartea’ dalakoak antolatzen dauan Durangoko Organo-jaialdiaren aurkezpenean parte hartu eban atzo Montserrat Torrent i Serra 94 urteko organista katalanak. Musikari beterano honek emongo deutso hasiera bihar, irailak 17, 20:15etan Durangoko Andra Mari basilikan jaialdiari. Datorren abenduaren 26ra arte ospatuko dira kontzertuak. Bosgarren aldiz parte hartuko dau Montserrat Torrentek Durangoko jaialdian. Poz-pozik dago bera, orain dala gitxi etxean ezbeharra izan eta buruan kolpe handia hartu ondoren, bueltan dalako barriro, “zoriontsu”, kontzertuak eskainiz. Gizarte eta giza arloaz arduratuta dagoan emakume honene sanetan, birus honek geure makaltasunak azaleratu ditu eta gauza bakar bat baino ez dogu nahi: “txertoa atera daiela gure gatxa arindu daian eta danak bardin jarraitu daiala”. Jente-kopuru mugatua izango da kontzertuetan.

Musikaria Bartzelonan jaio zan eta umetan ikasi eban pianoa joten; beranduago, organoak erakarri eban bere arreta osoa. Montserrat Torrentek ez dau bere burua “nire ustez oker deitutako hirugarren adin” horretan lerrokatuta ikusten eta han eta hemen kontzertuak eskaintzen jarraitzen dau. Bere esanetan, orain aldiak bere egunerokotasuna dau eta horregatik ahalegintzen eta borrokatzen dihardu bere helburuak lortzeko. Epe laburrera, Bartzelonako San Felipe Neri eleizan organoa eraikitzea. 1969an sortu zan ideia hori 2021ean gauzatuko dala emoten dau. Bihar, lehenengo kontzertua eskainiko dau Durangoko organo-jaialdian.

Hurrengo kontzertuak

Urriaren 23an, Esteban Elizondo organistak emongo dau jaialdiko bigarren kontzertua. Azaroaren 6, 22 eta 27an izango dira hurrengo emonaldiak, Jesus Martin Moro eta ganbara-orkestraren, Gerardo Rifon eta Orfeoi Donostiar Gaztearen eta Thomas Ospitalen eskutik. Kontzertu guztiak Durangoko basilikan ospatuko dira.

Azken kontzertua abenduaren 26an izango da, iluntzeko zortzietan San Frantzisko monasterioan eta Gerardo Rifon organistak eta Luzia Gomez mezzosopranoak parte hartuko dabe.

Montserrat Torrent i Serra