Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Mila led kandela pobreziaren kontra Bilboko katedralean

|   Komunikazinoa

Pobreen aldeko III. egunaren harira gaur ospatu da Bilboko Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinuaren lehenengo jardunaldia. Goizez mila ikasle baino gehiagok hartu dabe parte Bilboko leku ezbardinetan egin diran tailerretan pobreziaren aurrean hartu beharreko jarrerak "adi egon, babestu, alde egin eta eskua luzatu" azpimarratuz. On Joseba Segura, gotzain laguntzaileak ondo etorria emon deutsie guztiei katedralean eta zeinua egin orduko zera esan deutsie: "persona guztiek ez daukiez aukera beretsuak, dabek ez dabe aukeratzeko modurik izan. Baina guk argi daukagu, beti, beti eta beti makalenen alde".

Gotzain laguntzaileak gazteei zuzendu deutsien berbaldian inguruetako pobreziei adi egoteko eskatu deutsie eta "hutsik ez egiteko". Pobrezia egoerei adi egoteko eta buruak "smartphonetik altxatu" eta inguruan zer dagoan begiratzeko esan deutsie.

Itxaropena eta justizia berbak erabili dauz behin eta barriro gotzain laguntzaileak eta deusezten gabilzan mundu honen inguruan mintzatu da. "Bilboko kaleetan hotz egiten dau eta parkeetako jarlekuak oso gogorrak eta hezeak dira" esan dau gogoratuz kalean bizi diran personak dagozala.

Led kandelak piztu orduko, danen arteko zeinua egiteko Jose Serna Andres idazlearen XXI. mendeko Salmoen arteko bategaz, itxaropenaren ingurukoagaz egin da otoitz. Amaitzeko, argiak piztu dira Ken Zazpi taldearen Itxaropena kantua entzuten izan dan bitartean.

Bihar Zeinua Basaurin egingo da. San Pedro parrokiaren inguruan tailerrak egongo dira hamabietatik aurrera eta 300 bat lagunek parte hartuko daben bazkariaren ostean zeinu bateratua egingo da.