Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Mezak Euskal Telebistan Gernikako San Frantzisko parrokiatik

created by Lehenengoa gaur grabatu eta bihar, domekea, emongo da |
|   Komunikazinoa

Datozan hiru domeketan, ETB1ek Gernikako San Frantzisko parrokiatik emongo dau meza. Gaur, zapatua, grabatuko da bihar, abenduak 1, goizeko 10:00etatik 11:00etara emongo dan lehenengo Eukaristia. Datozan domeka bietan be –abenduak 8 eta 15- Meza Santua parrokia beretik eskainiko da. Orain dala 34 urte Bizkaiko emonaldiak koordinatzen hasi zan Antonio Linaza abadeak eta orain dala 14 urte honegaz bat egin eban Agurtzane Lizasok osatutako taldeak Jesus Llarena Liturgiarako ordezkariak koordinatuko dauan talde barriaren esku itzi dau egitekoa.

Agurtzane Lizaso eta Antonio Linaza izan dira azken hamarkadetan Bizkaitik emon izan diran mezen inguruko ahotsa eta, horrezaz gainera, gidoiak prestatu dabez, parrokoakaz hartu-emonean jarri dira eta ETB1eko talde teknikoaren ondoan egon dira bai mezaren aurreko grabazinoetan eta bai meza bera grabatzen zan unean be.

Kurso honetatik aurrera, Bizkaiko Eleizak ETBgaz batera eskaintzen dauan zerbitzuaren ardura talde barriarena izango da. Gaur, esate baterako, Gernikan egingo dan grabazinoan, Antonio Linaza egongo da kamioiaren barruan, emonaldiaz arduratzen dan talde teknikoari liturgia arloan aholkuak emonez.

‘Alkarren Barri – Comunicación’ eleizbarrutiko aldizkariaren abenduko alean irakurri daiteke Agurtzane Lizaso eta Antonio Linazari egindako alkarrizketa.

San Frantzisko eleiza