Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Menpeko gizakiei buruzko mintegia eta Massimo Faglioliren berbaldia

|   Komunikazinoa

Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzarako Sailagazko alkarlanean, “Menpeko gizakiak gizarte aurreratuetan” gaiari buruzko mintegia hasiko dau azaroan. Beste alde batetik, Massimo Faglioli Dr.ak berbaldia eskeiniko dau bihar Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, ETPIak berak antolatzen dauan pastoral ekintzaileen astearen barruan.

Menpeko izatea gero eta ohikoagoa da gure gizarteko lagunen artean. Menpekotasunari emoten deutsagun gizarte erantzunean jarten da jokoan, neurri haundi batean, gure gizarte eta demokraziek jaso daikeen kalifikazino morala, hortxe ikusten dalako, azken batean, ze balio emoten deutsagun giza bizitzari, sarritan balio ekonomikorik, hartuemonerako baliorik, azken batean, giza baliorik egozten ez jaken giza bizitza horreei.

Pastoral ekintzaileen asteari dagokionez, Massimo Faglioli doktoreak hasiera batean Giusseppe Alberigok eskeini behar eban berbaldia emongo dau, Vatikanoko II. Kontzilioari eta gaurko auzi batzuei buruz, azken honek osasun arazoak ditualako. Berbaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan izango da Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian eta ETPIak (Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua) joan dan eguenean hasi eban astearen barruan egingo da. Aste hori pastoral ekintzaileei eskeintzen jake eta datorren eguenean amaituko da katedralean ospatuko dan eukaristiagaz.