Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Martxoak8Mujeres’ ekitaldia, zuzenean

created by Eguerdiko 12:30etatik aurrera |
|   Komunikazinoa

Irudian klik eginez, eguerdiko hamabiak eta erdietatik aurrera Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera dozu. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea izango da buru zortzi emakumeri, askotariko arloetan egin daben lanagaitik, autorpena eskainiko jaken ekitaldian. Aurton, hain zuzen be, pandemian lehenengo lerroan izan diran emakumeei eskaini gura deutse autorpen hori.

Gaur, Emakumearen Egunez, Bilboko Eleizbarrutiak bat egiten dau jardunaldiagaz, Eleizako kide izanda, senidetasun handiagoko gizartea eraikitzen diharduen zortzi emakumeri esker ona eta autorpena eskainiz. Makina bat emakumeren egiteko isil eta bihozbera aldarrikatzeaz batera, ekitaldian, hemen eta mundu osoan, miloeka emakumek jasaten diharduan hainbeste bidegabekeria ezabatzeko eskatuko da.