Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Martin Markiegi hil da

|   Komunikazinoa

Joan dan zapatuz, otsailak 9, Martin Markiegi Candina eleizbarrutiko abade hil zan eta atzo, “esker onez eta otoitz eginez gogoan izan eben”, Rafa Saez abade lagunak adierazo dauanez. Markiegi (Bilbao, 1943), 1968.eko urriaren 29an egin zan abade, On Pablo Gurpide Beope gotzain zala, jesuiten egoitzan eta Gallartako Santa Catalina auzoan garatu zan bere abade bizitzaren zati nagusia, haraxe bialdu ebelarik ordenatzeaz batera.

Bere kideetako batek nabarmentzen dauanez, abadegai zala Etxebarriko San Antonio parrokian Aurelio Castro parrokoagaz batera egin eban lan-kanpamentua izan zan bere bizitzan arrasto sakona itzi eban esperientzietako bat. Markiegik peoi eta behargin lez lan egin eban denpraldi batez eta abade bizitza “Fouauld Anaien” estilora bizi izen eban, pobretasunean biziz eta ahulenak lehenetsiz. “Bere etxea, harrera-etxea izan zan, han besteei entzuten jaken eta maitasun eta adiskidetasunez begiratzen, bizitzaren eta fedearen aurrean planteamentu sakonak eginez”. Ohikoa eban Biblia irakurtea eta solasaldi luzeak izaten ebazan Jose Angel Ubieta abadeagaz.

Gallartan, aroztegi bat jarri eban martxan, bertan “apaltasunez lan eginez beste batzukaz batera; etxe apalean bizi zan, askotariko arazoak ebezan gazteak etxean hartu ebazan eta azkeneraino lagundu eutsen”.

Azken hilebeteetan, gaixo zala, Bilboko San Bizente abade-etxean bizi izan da.

Goian bego!