Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Martin Larrauri abadea hil da

created by Gaur ospatuko da hileta, Begoñan |
|   Komunikazinoa

“Gorbea mendiaren eta bertsolaritzaren zale amorratua izan zan”, dinoe atzo 86 urteko zala hil zan Martin Larrauri abadearen bizikide izan ziran adiskideek. 1953an egin zan abade eta Orozko izan zan bere lehenengo jomuga. Zamudioko ekipo ministerialeko kide eta Miravalles-Orozko eskualdeko ordezkari izan ondoren, Gernikan igaro ebazan azken urteak abade lanetan. Bere arimaren aldeko hileta-ospakizuna gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Begoñako basilikan.

Begoñako Abade Beneragarrien egoitzan hil da, bere bizitzako urte asko eta asko Bizkaiko nekazari-inguruetan igaro baditu be. Ikaragarri gustatzen jakon Gorbea mendira joatea. Martin Zamudion abade lagunkidea zala ezagutu eban Jose Mari Aizarnak dinoanez, “artzainen abadea zan”. Atzo bertan, Enrique Etxebarria artzainagaz hartu-emonean jarri zan eta gaur Begoñan ospatuko dan hileta-eleizkizunera etorriko zala adierazo eutsan.

“Abade ona eta konfiantzazko gizona zan”, adierazo dau Iñaki Jauregi abadeak. Berau, Gernikako Santa Maria eta San Bartolome parrokietako ekipo ministerialean eta Busturialdean egon zan Martinegaz batera honen jarduneko azken urteetan.

Goian bego!

Martín Larrauri