Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Marijesien’ topaketa Gernikako Andra Mari eleizan

created by Datorren zapatuz, abenduak 8 |
|   Komunikazinoa

Gabonak iragarriz kalez kale ibilten diran taldeek urteroko topaketa izango dabe datorren zapatuz, abenduak 8, arratsaldeko zazpietan, Gernika-Lumoko Andra Mari eleizan.

Areatzako (Muxika), Eako, Gautegiz-Arteagako, Ibarrangeluko, Iurretako, Lekeitioko, Busturiako eta Gernikako ‘Marijesiak, Abendua edo Kebonikoak’ taldeak alkartu egingo dira urtero lez.

Herri bakotxeko ordezkariek lekuan lekuko doinu bereziakaz kantatuko dabez koplak. Estrofen letrak eta doinuak aldatu egiten dira leku batetik bestera, gauza batean bat badatoz be: danak kalez kale ibilten dirala Gabon aldia iragarriz. Hainbat herritan, bederatziurrena egiten dabe eta beste hainbatetan, Jaunaren jaiotzaren egunean bertan ataraten dira.

Gernikan errondak egiten dituan taldea da zaharrenetakoa, eta ez hori bakarrik, gernikar abeslariak dira-eta goiztiarrenak; goizaldeko lauetan urten eta bederatzi egunez herriko auzo eta kale guztiak zeharkatzen dabez.

Marijesiak, Gernika-Lumo