Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Marian Casellesentzat izan da ‘Alkarren Barri-Comunicación’ aldizkariaren saskia

|   Komunikazinoa

Alkarren Barri – Comunicación aldizkaria itxura, gai eta laguntzaile barriakaz atarako da urte barriaren hasieran. Urtarrilean etxeetara helduko dan hogeta hamar urteko agerkari hau euskarri digitalean be zabalduko da ikus-entzunezko edukiekin datorren astean web orrialde honetan. Urtarrilari dagokion 272. alean, ohiko irakurleek hainbat aldaketa nabarituko dabe, bai diseinuan, eta bai edukietan be, besteak beste, Lagungo Fundazinoaren, Ander Manterola etnografoaren edo zientzia eta fedearen inguruko gaiak eskainiko dituan Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko eta Elizbarrutiko Teologia Institutuko irakaslearen laguntzari esker. Horra hor, urte barriari ilusinoz eta gogoz heldu gura deutsan aldizkariaren aldi barrian izango diran aldaketetako batzuk. Urteko lehenengo alean, Eleizbarrutiaren 70. urteurrenari lotuta martxan jarri zan “aulki hutsa’ lehiaketaren irabazlearen izena be agertzen da: Marian Caselles CECO itsu katolikoen taldeko Bilboko arduradunak irabazi dau Kidendan prestatutako saskia. Zorionak, Marian!

Nerea Basterretxea Bilboko Eleizbarrutiko notarioaren aurrean egindako zozketan, kontuan hartu ziran euren ustez Bilboko Eleizbarrutiaren 70 urteko historian gertaera gogoangarri izan dana bialduz parte hartu eben lagun guztiak. Marian Casellesek pertsona itsuen taldearen partaidetza nabarmendu eban eta, orokorrean, Sergio Buiza arduradun dauan desgaitasunen sailetik garatzen dabezan ospakizun eta jarduerak aitatu ebazan.

Honako honen bitartez, gure zorionik beroena Eleizbarrutian presentzia nabarmena dauan talde honi.

Marian Caselles Kidendan prestatutako saskia jaso ondoren