Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Manu Moreno: "Ahaleginak eta sormena areagotu egin behar doguz beharrizan gorrian dagozanei laguntzeko”

created by Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren kurtso hasiera desbardina |
|   Komunikazinoa

Karidade eta Zuzentasunerako Bilboko Eleizbarrutiko arduradun eta Bizkaiko Caritasen gotzain ordezkari dan Manu Morenok lanean dihardu bere taldeagaz batera sasoi desbardin honetan egoera larrian dagozanei laguntzeko eta eurengandik ahalik eta hurbilen egoteko. Gaur egun bizi dogun eta epe labur eta ertainera bizi izango dogun egoera hau dala eta, bere esanetan, “ahaleginak eta sormena areagotu egin behar doguz beharrizan gorrian dagozanei laguntzeko”. Honen haritik, ordezkaritzan, “beste bide batzuk” be arakatuko dabez gaixoei, ezintasunen bat dabenei, kartzeletan dagozanei, hartu-emonetarako zailtasunak dabezanei edo lanean arazoak eta zailtasunak dabezanei lagundu ahal izateko.

Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak hainbat arlo ditu bere gain eta danetan be, lagun egitea, zaintzea eta ahulenen bidelagun izatea da sustatzen dana. Horregaitik, berau da, Fede-zabalkunde eta Katekesirako, Liturgiarako, Misinoetarako eta Hezkuntzarako ordezkaritza eta sailekin batera, Bizkaiko Eleizaren jarduerarako ardatzetako bat.

Manu Morenoren esanetan, hasi barri dogun kurtsoan era askotako arloetan jardungo dabe, besteak beste, osoko ekologia, langile pastoraltza, osasun pastoraltza, kartzela pastoraltza, desgaitasunak, migrazinoak edo bake eta adiskidetzearen inguruko kontuak.

Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria