Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Los Rios” eta “Comunicación / Alkarren Barri” aldizkariek 265 ale

|   Komunikazinoa

Hilebete honetan, aldizkari bi honeek, historia bi honeek, ale-kopuru bera beteko dabe. “Comunicación / Alkarren Barri” eleizbarrutiko aldizkariaren eta Eleizbarrutietako Misinoen “Los Ríos” aldizkariaren 265. aleak kaleratu dira. Urteurren borobilak be ospatzen dihardue: 2019an, “Los Ríos” aldizkariak 70 urte bete ebazan eta aurton 30 beteko ditu “Comunicación / Alkarren Barri” eleizbarrutiko aldizkariak.

1990ko urrian argitaratu zan “Comunicación / Alkarren Barri” aldizkariaren lehenengo alea. Gaur egun, urtean 9 aldizkari (urritik ekainera) ataraten dira. Hasieratik, “Alkarren Barri” aldizkariak lehentasuna emon deutse eleizbarrutiko barriei baina bilakaera izan dau bere diseinuan eta gaur egun bertsino digitala be argitaratzen dau, beste osagai batzukaz. Hemen irakurri daiteke.

“Los Ríos” aldizkaria

1949an sortu zan, lehenengo misiolarien komunikabide lez, ikusteko, ezagutzeko eta konpartitzeko leiho lez. Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Eleizbarrutiek batera argitaratendabe aldizkari hau, hain zuzen be, urtean hiru ale (Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren inguruan, udaren aurretik eta DOMUNDaren inguruan). Misinoen aurrean sentiberatasuna bizteko bitarteko izaten jarraitu gura dau eta horretarako hainbat lekutatik heldutako hainbat ikuspuntutako esperientzia eta hausnarketak eskaintzen ditu, danak be misiolariek eta alkartasun-taldeek bialduta.

Zorionak aldizkarioi euren 30. eta 70. urteurrenengaitik.

"Alkarren barri" eta "Los Ríos" aldizkariek 256 ale kaleratu dabez