Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Los Ríos’ aldizkaria: “Zailtasunak zailtasun, itxaropena”

created by 267. alea |
|   Komunikazinoa

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen ordezkaritzak argitaratzen dauan ‘Los Ríos’ aldizkariaren azken aleak COVID-19 pandemiaren ondorioei aurre egiteko misinoko lurraldeetan –Ekuador, Venezuela, Kenya…- jaso dabezan larrialdietarako laguntzen barri emoten da. Gainera, joan dan domekaz ospatu zan DOMUND egunari ere eskaintzen jako hainbat orrialde. Aldizkariaren 267. ale honetan, gainera, hainbat eremutako pertsonek egin dabezan hausnarketatik –guztira, hiru, ondorioei, ikaskuntzei,… buruzkoak- lehenengoa jasoten da. Lehen zati honetan, ekonomia-gizarte ikuspuntua emoten dabe Patxi Zabalo unibertsitateko irakasle eta Hegoako kideak eta Juan Garibi Fiare Banka Etikoko estrategia eta garapen arloko zuzendariak. Aldizkaria osorik, hemen.

‘Los Ríos’ aldizkariaren kurtsoko lehenengo ale honetan -267-, beste hainbat kontu be irakurri daiteke: esperientziak, lekukotasunak, misinoetarako taldeen jarduerak, oraintzu hil dan Mons. Pere Casaldaligaren oroimena…

Misinoen inguruan gehiago jakiteko: www.misioak.org

 

 

'Los Ríos' aldizkariaren 267. alearen azala