Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Loiuko Mesedetakoek Indiako jakiak prestatzen dabez etxera eroateko

created by Gotzaina buru dala ospatuko dabe gaur euren eguneko Meza |
|   Komunikazinoa

Loiuko Lañomendiko Mesedetako monjen San Jose monasterioa usain gazi-gozoz beteta dago: gozogintzaren usain gozoak eta Indiako jakien bedar usaintsuenak eta espezienak. Izan be, 11 monjez osatutako alkarte honetan, lau monja Indiakoak dira eta euren herrialdeko jakiak prestatzen dabez enkargatu ezkero. Gaur, Mesedetako monjen eguna da eta arratsaldeko bostak eta erdietan Eukaristia ospatuko dabe Bilboko gotzaina buru dala.

Sor Flavia monasterioko nagusia Indian jaio zan. Bere esanetan, iaz, ospakizunean eurakaz bat egin eban lagun batek etxera eroateko Indiako jakiren bat prestatzeko eskatu eutsen eta orduan sortu zan ideia. Harrezkero, tarta, pasta eta Gabonetako gozokiakaz batera, monjek paella eta oilaskoa prestatzen dabez Indian egiten daben lez, eta baita laranjazko jogurta be. Ama nagusiaren esanetan, “gehien eskatzen deuskuezan platerrak dira”. Eskaria egin eta jakiak etxera eroan gura dabenek baldintza bi bete beharko dabez: “hiru egun aurretik deitu eta monasteriora tupperragaz joan”. Hauxe da eskariak egiteko telefonoa: 638 574 687.

Monasterioari eusteko bideetako bat da; baita ostatua be, baina Sor Flaviak autortzen dauanez, “pandemia dala eta ez dala, jente gitxi dabil bertan”. Mesedetako Amaren eguna ospatzen dabe gaur, baina ez dabe uste fededun asko joango danik, “jentea bildurtuta dago-eta”. Dana dala, dei egin gura dabe Eukaristian parte hartzeko, euren eleizan jente-kopuru zabala sartu daiteke-eta.

Mesedetako Amaren eguneko ospakizuna Basauriko kartzelan

On Joseba Segura gotzain laguntzailea buru dala ospatuko da Eukaristia Basauriko kartzelan presoen zaindariaren egunean. Kartzela Pastoraltzarako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunak be parte hartuko dau arratsaldeko bostetako ospakizun horretan. Kartzela Pastoraltzatik dei egiten dabe gaurko egunez geldialdia egin eta bost minutuz, egunerako beren-beregi prestatu daben otoitzagaz, presoen alde otoitz egiteko.

Indiako paella