Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Liturgi heziketarako batzarren hasierea

|   Komunikazinoa

Liturgiarako Begoñako parrokiako taldeak antolatuta, gaur hasten diran batzarrok hilaren 24an eta abenduaren 15ean izango dabe jarraipena eta Fernando Elorrieta Liturgiarako elizbarrutiko ordezkaria izango da koordinatzaile eta laguntzailea.

Gaur, eguena, hilak 3, hasten dira liturgi heziketarako batzarrak; goian aitatutako egunetan egingo dira iluntzeko zazpi eta erdietatik bederatzietara. Gaurko saioa “Fedea ospatu: jatorriak eta gaurko adierea” (Eukaristia hobeto ulertzeko) izenburupean ospatuko da.

Abenduaren 24an, Abendua hasi baino egun batzuk lehenago, “Abenduaren eta Gabonen kristau adierea” (liturgi aldi hau hobeto ulertu eta bizi izateko) gaia landuko da.

Eta azkenik, abenduaren 15ean, eguenez, “Pekatua eta Parkamena. Alkarganatzearen Sakramentua” (parkamena hobeto ulertzeko eta pozez bizi izateko) gaiaren inguruan jardungo dabe.

Begoñako parrokian egingo diran batzar honeetan, gaiaren inguruko azalpenak eta alkarrizketea uztartu gura dira, bertaratutako edozeiniek itaunak edo zalantzak aurkeztu dagizan. Antolatzaile dan liturgiarako parrokiako taldetik dei egin gura deutse jakinmina daben guztiei, batzarrotara etorri daitezan.

Basílica de Begoña