Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Lehen batzarra Barakaldoko Pastoral Barrutiaren eratze kanonikoaren ostean

|   Komunikazinoa

Joan dan zapatuz, ekainak 9, orain dala hilebete batzuk kanonikoki eratu zan Barakaldoko Pastoral Barrutiak (PB) lehenengo batzar nagusia ospatu eban Barakaldoko Itxaropenaren Ama parokian. PBko parrokia eta eleiz alkarte guztietako 100 lagun inguruk kursoko lana aztertu eban goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00era egin zan batzarrean.

Partaideek landu izan diran bost alderdiak – fede-zabalkundea eta katekesia, zerbitzua (ebanjelizazinoa eta justizia), ospakizuna eta liturgia; azpiegitura eta alkartearen alderdia- kontuan hartuta aztertu ebezan kursoko jarduerak. Txostena aurkeztu zan lehenengo eta, taldeka baloratu ondoren, aurrera begira garatu beharreko jardunbideak proposatu ziran. Jose Alberto Guemes PBko aruradunaren esanetan, “kursoan zehar zein batzar nagusian egindako lana, berez, oso ona izan da”.

Erreleboak PBan

Kerman Lopez gotzain bikarioak parte hartu eban batzarrean eta datorren kursoan PBan izango diran aldaketa batzuk aitatu ebazan: Sergio Buiza abadeak azken lau urteotan partaide izan dan taldea itzi eta Meatza inguruko pastoral moderatzaile lez jardungo dau eta Diego Pedrueza Familia Pastoraltzarako arduradunak be ez dau jarraituko karguan. Zapatuko topaketan eskerrak emon eutsiezan euren eskaintza eta zerbitzuagaitik. Amaitzeko, azken urteetan Meatza inguruko pastoralgintzan jardun izan dauan Eduardo Losoha abadea PBko taldera datorrela jakinarazo zan.

Zapatuko batzar nagusia (Diego Pedruezaren argazkiak)