Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Lea-Artibaik katekesi eta pastoraltzako arduraduna behar dau

created by Irailaren 14a baino lehenago bialdu behar da kurrikuluma |
|   Komunikazinoa

Lea-Artibaiko Pastoral Barrutiak gaztetxo eta gazteei zuzendutako katekesi eta pastoraltzarako arduraduna behar dau. Hori dala-ta aukeraketa prozesua hasi da eta interesatuta dagozanek irailaren 14ra orduko bialdu beharko leukiez datuak laicado@bizkeliza.org helbidera.

Bere zeregina zera izango litzateke: inguruko familia katekesian laguntzea eta gaztetxo eta gazteen arloko pastoralgintza koordinatu eta sustatzea. Aukeratutakoa lanaldi erdira egongo litzateke eta aukeraketa prozesuan aintzat hartuko da taldean lan egiteko gaitasuna, heziketa teologiko-pastorala eta eleizako bizipena.

Ondarroa