Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Laurehun lagunetik gora dira ‘Lagungo’ Familia Biderapenerako Zentroak arretaz hartu ebazanak

|   Komunikazinoa

‘Lagungo’ Familia Biderapenerako Zentroak 436 laguni eskeini eutson arretea iaz, batez ere desegituraketa, pobrezia eta immigrazinoagaz lotutako arazoak ebezan pertsonei, bizikidetza arazoak ebezan familiei eta hartuemonetan zailtasunak ebezan bikoteei. Horretarako, biderapen eta terapiarako bi mila saio erabili ditu, familiako arazoei oinarri zientifiko sakonaz eta kristau jarreraz heltzen deutsen talde kualifikatuaren bidez.

     Iaz, gainera, ekimen barria jarri eban martxan: emozino-adierazpenerako taldea gizonezkoentzat; honeek, jaso izan daben heziketearen eraginez, ez dabe euren emozinoak adierazteko ohiturarik izan eta horretarako esparrua eskaini gura jake. Bederatzi lagunek parte hartu eben hamabi saiotan, emozino-adierazpena eta baita gizarte eta komunikazino trebetasunak landuz.
     Aurten, hala ere, kaleratu barri daben oroitza-txostenaren arabera, aurreko urteetan baino kasu barri gitxiago etorri jakez. ‘Lagungok’ eskeintzen dauan zerbitzuaren erabiltzaile gehienak emakumezkoak dira, 40 eta 45 urte bitartekoak eta Bilbokoak, hain zuzen ere. Era berean, gehienetan, lagun, senide, beste erabiltzaile edo parrokien bitartez jarten dira hartuemonetan erakunde honegaz. Hona hemen ‘Lagungoren’ (Sabino Arana, 34. Bilbao) telefono zenbakiak, eurekin hartuemonean jarteko eta hitzordua egiteko: 944276465 eta 944410676.