Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Lau ezaugarri, gako bi eta erronka bi Laudato si´dala-ta

created by Lander Intxausti, BAMeko irakaslearen hausnarketea |
|   Komunikazinoa

Lander Intxausti, BAM Unibertsitate Eskolako zuzendari ohia eta gaur egun irakasle lanetan aritzen dana, aditua da Aita Santuak argitaratutako entziklikan. Horren harira berbaldi bat baino gehiago eskaini dauz eta bere hausnarketea itxi deusku testuak bost urte bete dauzan honetan. Biologoarentzat, lau ezaugarri garbi daukaz Laudato si´-k: Eleizeak horrenbesteko sakontasunez ingurumena dala-ta argitaratutako lehenengo testu ofiziala da, kristinauentzat ez eze beste sinismen batzuk daukezenei zuzendutakoa da, ezaugera zientikoetan oinarritzen da, edozeinek irakurri eta ulertzeko modukoa da. Gakoen artean azpimarratu behar da personea ardatz hartuta aztertzen dauala gainontzeko guztia eta horretarako baliabideen epe luzerako biziraupenaren aldeko aldarrikapena egiten dau. Naturea beste guztiagaz alkar hartuta dagoela be nabarmentzen dau testuak Landerren esanetan. Azkenik erronka bi dakarz: ezagutzen dogun kulturaren aldaketea eta horregaz batera ingurumenagaz armonian bizitzeko premina.

Entziklikeren urteurrena dala-ta astean zehar webgunean txertatzen gabiltzan lekukotzen arteko beste bat dakar Lander Intxausti irakasleak.

Lander Intxausti