Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Latinoamerikar, afrikar eta txinatar mezetako irudiak

|   Komunikazinoa

Osasun neurriak betez eta jente-kopuru murriztuagaz, atzo ospatu ziran latinoamerikar, afrikar eta txinatar mezak. Afrikarren alkarteak ospatu eban Mezan, Senegal, Kongoko Errepublika Demokratiko, Kamerun, Ekuatore Ginea eta Boli Kostako ehun lagun inguru batu zan, Ekuatore Ginea eta Kongoko abesbatzak girotu eban ospakizuna eta San Anton parrokia alkarteko eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) eleiztarrek be bat egin eben eurakaz. Txinatarren meza, normalean Kurutzea parrokian ospatzen dana, Derioko kanposantuko kaperan ospatu zan atzo eta han euren alkarteko hildakoak eta Covir-19aren eraginez hil diranak gogoan izan ebezan. Latinoamerikar mezari dagokionez, San Luis Beltran parrokian egin eben Gabon aldiko ospakizuna. Hona hemen hiru eleizkizunetako argazkiak.