Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Lagungoren prestakuntza-proposamena, jokaeran zailtasunak dabezan ikasleen irakasleentzat

|   Komunikazinoa

Lagungo Fundazinoak jokaera kontrolatzeko zailtasunak dabezan ikasleekin jardun behar daben irakasleentzako ikastaroa antolatu dau. Lagungo familia biderapenerako zentroak urteak daroaz holako zailtasunak daukiezan ikasleekin jarduten eta esperientzia horretan oinarrituta lan-metodologia garatu dabe, hain zuzen be prestakuntza-ikastaro honetan azalduko dabena. Ikastaroa on-line egingo dabe da 6 astez, guztira 40 ordu inguruko lana izango dalarik (astean 5 ordu eta ikastaro amaierako lana).

 

 

Hona hemen ikastaroaren helburu nagusia: irakasleak gaitasun eta trebetasunez hornitu, hezkuntza testuinguruaren barruan ikasleek jokaeran eta emozinoen arloan desorekak eta nahasteak daukiezanean guzti horreek ulertzeko, prebenitzeko eta inguruabar horretan esku-hartzeko gauza izan daitezan.

Ikastaroan, hainbat gaitan sakonduko dabe maila teoriko eta praktikoan, esate baterako: nerabezaroa eta familia, atxikimendu diagnostikoa gelan eta oinarrizko jarrerak, lantalde txikia (erreferentziazko hezitzailea eta segurtasun-eremua), jokaeraz aldatzea, kudeaketa emozionala eta esku-hartzea krisialdietan.

Gehiago jakiteko: txemi.s@lagungo.org